Familia guziak gustuko izanen dituen ekoizpenak
Sasoineko barazkiak

10€ ko saskia
15€ ko saskia
Sasoineko barazki sano eta freskoak proposatzea pozik gira. Guk prestatutako saski bat manatu edo gure salmenta tokietan hautua egin ezazue. Produktu desberdinak atxemaiten ahalko dituzue. Gure eskaintza urteko garaiaren arabera aldatzen da. Saltzen dugun guzia arduratsuki eta eskuz bildua da, naturak eskaintzen duenaz profita dezazuen.


Etxeko erreximentak
Bezero ainitzek aitortu digute gure etxeko erreximentak partikulazki gustuko zituztela. Christiane-k, (nere amak...), pasioz eta pazientzia haundiarekin sortzen ditu erreximenta horiek. Bere lanari esker ditugu holako erreximentak. Ea aitortu behar dut, urrundik bere erreximentak direla hoberenak !!!
Jastatzen uzten zaituztet...
Landare aromatikoak

1 € sorta (Perrexila, Tipulina, Xarpota...)
1,20 € sorta (Martarria, Aneta, Perraitza, Basilikoa, Menta, Binagrera, Pimprenelle, Oreganoa...)
1,50 € sorta (Berbena, Salbia...)
Gure landare aromatikoak eros itzazue, naturak eskaintzen duena zinez preziatzeko!
Aldiz landare aromatikoek arrakasta haundia dute, bereziki udan goizean goizik denak salduak dira gehienetan. Jakin ezazue gehiena egiten dugula jende gehienek ukan dezaten.


Arroltzeak
1,80€ 6-ak
3,60€ 12-ak
Zatozte loriatzera Uhaldea etxaldeko arroltze freskoekin.
Oilo erruleak egunero kanpora ateratzen dira eta arroltzeak egunero bilduak dira.